“Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua!” erakusketak: Sunbillan. 2020/03/04 – 2020/03/13

Erakusketan ederki laburbildua dago Kantauri aldeko ibaien arazo nagusia, hots, zatiketa, eta izokina, dagoenekoz, Elizondora iritsi delako albistea dakar. LIFE IREKIBAI proiektuaren baitan egina dago.

Sunbillan ikusgai egonen da martxoaren 4tik 13ra bitartean.

(Astelehenetik ortzilara 8:00-15:00)

 

 

LIFE IREKIBAI proiektuak bazkideak ditu bai EAEn (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) bai Nafarroan (Nafarroako Gobernua, GAN-NIKen bitartez). Bazkideok elkarrekin ari dira lanean Bidasoa eta Leitzaran ibaien arroetan kokaturiko Natura 2000ko naturguneetan diren Batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko. Ingurumenerako LIFE finantza-tresna europarrak proiektuaren % 60 finantzatu du (LIFE14 NAT/ES/186 IREKIBAI).