“Oztoporik gabe, hobe! / ¡Que corra el agua!” erakusketak: Etxalarko Kutur Etxean. 2020/06/01-2020/06/14

Erakusketan ederki laburbildua dago Kantauri aldeko ibaien arazo nagusia, hots, zatiketa, eta izokina, dagoenekoz, Elizondora iritsi delako albistea dakar. LIFE IREKIBAI proiektuaren baitan egina dago.

BERTAN-BEHERA

Etxalarko Kutur Etxean ikusgai egonen da ekainaren 1etik 14ra bitartean. (Astelehenetik ortzilara 16:00-19:30.  Asteburuetan itxita egonen da)

Erakusketak, hasteko, ibai baten azpia eta ingurunea birsortu ditu. Gero, ilustrazioak, mapak, grafikoak eta irudi ikusgarriak ageri dira; horien bidez, oso argi azaltzen zaigu zertan dautzan ibaietako zatiketa arazoak,

izokin batek lehen pertsonan kontatzen duen istorioaren bitartez; eta bestetik, ikusgai dago zer-nolako ildoak hartu dituzten administrazioek biodibertsitatea zaintzeko politiketan, gure ibaiak hobetzeko. Gainera, ageri da zer neurri garatu diren eta zer emaitza izan diren Europako LIFE IREKIBAI proiektuan, hots, Ibai irekiak: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien konektibitate eta habitaten hobekuntza. Proiektuan partaide da Nafarroako Gobernua.

LABRIT Multimedia enpresak ondu du erakusketa, betiere lankidetza estuan Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuko nahiz Nafarroako Ingurumen Kudeaketa GAN-NIK enpresako teknikariekin. Enpresa arduratu da, hain zuzen, erakusketa Europako LIFE IREKIBAI proiektuaren baitan koordinatzeaz.

Erakusketaren xedea da jendeak ibaia gehiago ezagutzea, haren zainketaren gaineko interesa eta sentsibilitatea sustatuta, eta era berean, Departamentuak, LIFE IREKIBAI proiektuaren bidez, zer-nolako lana egiten duen jakitera ematea.

 

 

Erakusketa

 Erakusketaren edukiak.

 Erakusketako liburuxka.

 

 

 

LIFE IREKIBAI proiektuak bazkideak ditu bai EAEn (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) bai Nafarroan (Nafarroako Gobernua, GAN-NIKen bitartez). Bazkideok elkarrekin ari dira lanean Bidasoa eta Leitzaran ibaien arroetan kokaturiko Natura 2000ko naturguneetan diren Batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko. Ingurumenerako LIFE finantza-tresna europarrak proiektuaren % 60 finantzatu du (LIFE14 NAT/ES/186 IREKIBAI).