Ateak Zabaltzeko 1. Eguna Oronoz-Mugairiko Arrain-Haztegian

LIFE IREKIBAI Proiektuan ari garenok honako jarduera hau zabaltzen eta laguntzen ari gara:   Ateak Zabaltzeko 1. Eguna Oronoz Mugairiko Arrain-haztegian eta bisita Lesaka-Berako Nasara.

 Nafarroan izokinaren arrantzaren kudeaketa

Pasa den larunbatean, azaroak 12, 10:00etatik 13:00etara, bisitaldi bat egin zen Oronoz-Mugairiko arrain-haztegian, Nafarroan izokinaren arrantza nola kudeatzen den azaltzeko.

José Ardaizek (Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoko burua) gidatu zuen bisitaldia, honako programa honekin:

  • Izokina berreskuratzeko kudeaketa lanak Nafarroan.
  • Arrain-haztegiko instalazioak bisitatuko dira, arrainkumeen ekoizpena ezagutzeko.
  • Migrazioa kontrolatzeko Lesaka-Berako estazioa bisitatuko da.
  • LIFE IREKIBAI Proiektua

Txostenak: Informes del Salmón. Nafarroako Gobernua

Comments are closed.