sex videos mark woods slowly slid his rod in latinas ass.
jav videos
phim sec granny mature enjoys riding and rimming.

Bidasoaren arroko ibai-landaredia, Irekibai proiektuaren argitalpen berria

Urari lotuta dauden espezieak identifikatzeko gida bat da, fitxek eta identifikazio-gakoek osatua eta LIFE IREKIBAI proiektuaren baitan ondua.

Argitalpen berria aurkeztu da Bertizko Jaurerria Parke Naturalean, hots, Bidasoaren arroko ibai-landaredia, arro horretako ibai-ibilguetan hazten den ibai-landarediko espezie nagusiak erakusten dituena. Egileak Juan Carlos Báscones Carretero eta Esperanza Ursúa Sesma izan dira, biak ere adituak botanikan, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko nahiz Nafarroako Ingurumen Kudeaketa GAN-NIK enpresa publikoko teknikariekin aritu dira lankidetzan. GAN-Nik arduratu da, hain zuzen, gida koordinatu eta argitaratzeaz, LIFE IREKIBAI Europako proiektuaren baitan, hots, Ibai Irekiak: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien konektibitate eta habitaten hobekuntza izenburua duena. Nafarroako Gobernua partaide da proiektuan.

Mila ale plazaratu dira gaztelaniaz, eta bostehun, euskaraz. Proiektuaren jarduketa esparruan banatuko dira. Gainera, argitalpenaren online bertsioa LIFE IREKIBAI proiektuaren webgunean egonen da ikusgai: https://www.irekibai.eu/.

Berrehun eta berrogeita hamar orrialdetan zehar, hainbat gauza azaltzen dira, hala nola eskualdeko geografia eta klima, landare- eta ibai-paisaien xehetasunak urtaroz urtaro, den-dena argazki eta ilustrazio ederrez hornitua, ibai-ibilgu horri lotutako landarediaren espezierik adierazgarrienak eskaintzeko.

Liburu hau plazaratuz eta beste ekimen batzuen bitartez, herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartze publikoa sustatzen ditu Irekibaik gure ibaietako habitaten, landareen eta faunaren zainketa hobetzeko.

LIFE IREKIBAI proiektuak bazkideak ditu bai EAEn (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) bai Nafarroan (Nafarroako Gobernua, GAN-NIKen bitartez). Bazkideok elkarrekin ari dira lanean Bidasoa eta Leitzaran ibaien arroetan kokaturiko Natura 2000ko naturguneetan diren Batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko. Ingurumenerako LIFE finantza-tresna europarrak proiektuaren % 60 finantzatu du (LIFE14 NAT/ES/186 IREKIBAI). Proiektuaren aurrekontua, guztira, 2.999.372 €-koa da, 2020ra bitarte.

 

 

Bidasoaren arroko ibai-landaredia

Flora fluvial de la cuenca del Bidasoa

 

 

 

 

Comments are closed.

blonde lesbians very hot cam show.desi xxx brandi lyons teaches you the meaning of pain.
pornhun
hd porn