HAZIk LIFE WATER – Ibai bat, interes anitz plataforman parte hartu du, Koblenzen (Alemania)

LIFE WATER plataforma – Ibai bat, interes anitz.  2017ko ekainaren 27-28a, KOBLENZ

Topaketan, HAZIk LIFE IKERBAI proiektua aurkeztu du, bertako partaidea baita, eta ibaiak lehengoratzeko beste esperientzia batzuk ezagutu ahal izan ditu, Belgika, Kroazia, Finlandia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Espainia eta Erresuma Batukoak.

Living Lahn” egitasmoa Proiektu Integratu bat da, eta bertan parte hartu dute, Europar Batzordeaz gain, Alemaniako Hidrologiako Institutu Federalak eta Hessiako (Alemania) Ingurumen, Klimaren Babes, Nekazaritza eta Kontsumitzailearen Babeserako Ministerioak.

Plataformak uraren erabilera desberdinei buruzko hainbat alderdi eta arazo aztertzeko balio izan du, eta ibaien lehengoratzean zentratu da: egon daitezkeen irtenbideak eztabaidatu eta gonbidatutako LIFE proiektuek eta Europa eta Ipar Amerikako nazioarteko hainbat erakundek garatutako esperientziak aztertu dira.

Halaber, “Living Lahn” proiektu anfitrioiaren ekintzak bisitatu ahal izan dira; proiektua 2015az geroztik dabil neurri handiko lehengoratze ekintzak egiten, Rhinen adarra den Lahn ibaian –15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka–.

Comments are closed.