Hona hemen IREKIBAIren esparruan dauden Natura 2000 Sareko guneak. Guztiak ere “Kontserbazio Bereziko Eremu” izendatuta daude, eta proiektuaren helburua da gune horietako Batasunaren intereseko habitaten eta espezieen kontserbazio egoera hobetzea.
ES2120013 Leitzaran Ibaia
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) Leitzaran ibaia Biotopo Babestuak ibilgu naturala eta zortasun zerrenda biltzen ditu bere baitan; zerrendak 5 metroko zabalera du alde bakoitzean, Urari buruzko 29/1985 Legean Leitzaran ibaiarentzat ezarritakoaren arabera. Nafarroako mugatik, hau da, Plazaolako presatik, Otitako arrain-haztegiko presa bitarteko eremua hartzen du, bai eta bi toki horien artean dauden ibaiadarrak ere nahiz… Continúe leyendo ES2120013 Leitzaran Ibaia
Gehiago irakurriES2200023 Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) “Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka” lekua Nafarroako ipar-mendebaldearen muturrean dago, Baztango udal dermioan. Baztan ibaia da munta handieneko adarra, eta Elizondotik Oronoz Mugairiraino doa, ekialde-mendebalde norabidean, Arraioz zeharkatuta. Bigarren adarra Artesiagako erreka da; izen bereko zentralean hasi eta, hego-ekialdetik ipar-mendebalderantz egiten duen ibilian, Irurita zeharkatu, eta Baztan ibaira isurtzen ditu… Continúe leyendo ES2200023 Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka
Gehiago irakurriES2200018 Belate
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) Belate izeneko gunea Foru Komunitatearen mendebaldearen erdian dago, ipar-mendebaldeko Nafarroa hezean. Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko uren banalerroko mendietan barna zabaltzen da, Kintoko mugetatik Leitzako Usategietako gainetaraino.LEGERIA:105/2014 Foru Dekretua, azaroaren 5ekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena “Belate” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua, eta haren kudeaketa plana onesten duena.DOKUMENTAZIOA:ARGIBIDEAK:Nafarroako Gobernuko weba
Gehiago irakurriES2200014 Bidasoa Ibaia
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) “Bidasoa Ibaia” lekua Nafarroako ipar muturrean dago, eta Bidasoa ibaiak osatzen du Oronoz Mugairitik Nafarroak eta Gipuzkoak Endarlatsa alderdian bat egiten duten mugaraino. Era berean, urak Bidasoan isurtzen dituzten hainbat errekak osatzen dute: Latsa, Tximista, Anizpe, Ameztia, Ezpelura, Txaruta eta Zeberia. Horrez gain, San Juan Xar Natur Erreserba ere biltzen du… Continúe leyendo ES2200014 Bidasoa Ibaia
Gehiago irakurriES2200010 Artikutza
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) Artikutza erraten zaion gunea Nafarroako ipar-mendebaldearen muturrean dago, Goizuetako udal dermioan, eta bat dator Donostiako Udalaren jabetzapeko izen bereko finkarekin. 3.638,55 ha ditu luze-zabaleran. Artikutzak Gipuzkoa du mugakide ipar-mendebaldean; Lesakako udal dermioa, ipar-ekialdean; Arantzako udal dermioa, ekialdean; Goizuetako udal dermio bereko lurrak, mendebaldean, eta Zubietako eta Beintza-Labaiengo udal dermioak, hegoaldean. Artikutzako… Continúe leyendo ES2200010 Artikutza
Gehiago irakurriES22000017 Bertizko Jaurerria
KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) Bertizko Jaurerria KBEa Bertizaranako udal dermioan dago, Nafarroako iparraldean, eskualde biogeografiko atlantikoan. Aintsoroko errekaren arro txikia biltzen du bere baitan, eta tokirik garaiena Aizkolegi da, 841 metroko garaieran. Foru Diputazioak Parke Natural izendatu zuen, 1984ko martxoaren 25eko erabakiaren bidez, lur haien azken jabe Pedro Ciga Mayo jaunaren testamentu olografoa betearazteko.LEGERIA:68/2008 Foru… Continúe leyendo ES22000017 Bertizko Jaurerria
Gehiago irakurri