LIFE

lifeLIFE programa da Europar Batasunak berariaz ingurumenari eskaintzen dion finantza-tresna bakarra. Haren helburu nagusia da Europar Batasuneko ingurumenari buruzko legeria garatzen, aplikatzen eta eguneratzen laguntzea, eta legeria Estatu kide bakoitzeko ingurumen politiketan txertatzea.

Life-Naturaren helburua da (LIFE IREKIBAI proiektua bertan sartuta dago) natura zaintzeko europar zuzentaraua aplikatzen laguntzea, Natura 2000 Sareko guneetako Batasunaren intereseko animalia eta/edo landare espezieak nahiz habitat naturalak mantentzeko eta hobetzeko.

Argibideak:

Official European page of the Life Programm

NATURA 2000

Logo_natura2000“Natura 2000” Sarea naturgune sorta batek osatzen du, guztiak ere baliagarriak aberastasun biologikoaren galera geldiarazteko eta Europako natur baliabideen hodamenari aurre egiteko.
Espainiako Sarea 2006ko azaroan osatu zen.

Natura 2000 Europako sare ekologiko bat da, eta biodibertsitatea zaintzeko guneek osatzen dute. Natur habitaten hondamen etengabea eta espezie jakin batzuen gainean dauden mehatxuak kezka iturri nagusia dira Europar Batasuneko ingurumen politikan, eta horregatik, basa fauna eta floraren natur habitatak kontserbatzeari buruzko 92/43/CEE Zuzentarauak, 1992ko maiatzaren 21ekoak (Habitat Zuzentaraua), Estatu kideetan biodibertsitatea mantentzen lagundu nahi du, eta esparru bateratu bat zehaztu du Batasunaren intereseko habitatak nahiz fauna eta flora kontserbatzeko. Horrek eraginda sortu zen Natura 2000 Sarea, hau da, munduko sare ekologikorik handiena, kontserbazio bereziko eremuak barnebiltzen dituena, Estatu kideek izendaturikoak, eta era berean, babes eremu bereziak, Hegaztiei buruzko 2009/147/CE Zuzentarauarekin bat ezarriak. Horrela, Zuzentarauaren I. eta II. Eranskinetan habitat mota eta espezie jakin batzuk daude bilduta; hain zuzen ere, haien kontserbaziorako, KBEak edo kontserbazio bereziko eremuak behar dituztenak.

IV. Eranskinak, gainera, lehentasunezko habitat eta espezie motak zehaztu ditu (galzorian daudenak), babes zehatza behar dutenak.

Europako herrialdeen artean, Espainiak du azalerarik handiena Natura 2000 Sarean, habitat eta espezieetan biodibertsitate handia duelako.

Argibideak:

Official European page of the Natura 2000 Network