Presa de Bera

Kantauri aldeko ibaien zatikatzea bukatzeko, IREKIBAI proiektuak hainbat ekintza proposatu ditu, 26 guztira, eta haien artean nabarmentzekoak dira ibaiaren berezko funtzionamendua eragozten duten oztopoak ezabatzeko edo murrizteko lanak. Halaber, espezie inbaditzaileak kontrolatuko dira, hala nola bisoi amerikarra, eta ibaien egoera ekologikoa hobetuko da, ibai-ibilgua eta ibaiertzak lehengoratuz.

Lehengoratze-lan horiez landara, proiektuak Batasunaren intereseko ekosistemak eta espezieak (muturluze piriniotarra, kolaka, itsas lanproia eta izokin arrunta) aztertzeko eta haien jarraipena egiteko ekintzak aurreikusi ditu, eta era berean, hainbat oztopotan arrainendako dauden pasabideen funtzionamenduaren azterketa.

Lan horiei ekite aldera, lehenik eta behin, kontserbazio-lan bakoitzaren prestaketa-ekintzak eginen dira (proiektu teknikoak prestatzea) eta, behin hasierako lan horiek bukatutakoan, emaitzak aztertuko dira, honako parametroak oinarri hartuta:


  • Ibaia nola aldatzen den (sedimentuak, forma eta habitatak)

  • Ibaian bizi diren espeziengan gertaturiko ondorioak

  • Nola eragiten dion proiektuak gizarteari, sozio-ekonomiaren arloan

  • Nola eragiten dien proiektuak ekosistemetako zerbitzuei (arriskuak ezabatzea, paisaia hobetzea…)

 

Prestaketa-ekintzak


  • Proiektu teknikoak prestatzea, lehengoratze-ekintzak diseinatzeko.