2018ko Arrainen Migrazioaren Mundu Eguna

Hurrengo larunbatean, hilak 21, 2018ko Arrainen Migrazioaren Mundu Eguna ospatuko da:

 

  •  Zein dira Nafarroako arrain migratzaile nagusiak? Zein da haien oraingo egoera, azkenaldiko eboluzioa eta kontserbaziorako arazo nagusiak?
  •  Arrain populazio horiek zaindu eta hobetzeko Nafarroako Gobernuak egin dituen lanak.
  • Ibaien arteko konektibitatea hobetzeko egin diren Europa mailako proiektuak, Irekibai, esaterako.

Nekane Vizcay Urrutiak (Ibaien Zaintza eta Arrantza Kudeaketako Atalburua) eta José Areaiz Ganuzak (Arrantza Kudeketako bulegoburua)

 

Arrantza elektrikoko erakustaldia, ibaiaren Iruñeko zonaldean dauden espezieak ikusteko

  • Bertaratuendako, harrapaturiko espezieak erakutsiko dira, eta kontserbatzeko dauden arazo nagusiak azalduko dira.
  • Jardunaldian Basozaintzako eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariek parte hartuko dute.
  • Hala ere, jarduera hau soilik burutuko da ibaiaren emaria ohiko mailara itzultzen bada.

Tokia: Arga ibaia, Vergeleko zubia (Iruñerriko Ibai Parkea)

Ordua: 11:00etatik 13:00etara.