LIFE IREKIBAI proiektuak parte hartu zuen maiatzaren 22 eta 23an Tallinen (Estonia) Dam Renoval Europek antolatutako ibaien oztopoak kentzeko esperientzien inguruko topaketan. “Let it flow” lemapean (utzi jariatzen) hainbat herrialdetako hizlariek ildo honetan egindako lanen emaitzak partekatu zituzten. Uraren euskal agentziako teknikariek -URA azaldu zuten Inturiako presa zelan eraitsi zuten eta ekintza honen jarraipenean lortutako emaitza nagusienak.
Topaketan Europa mailan dauden askotariko lan eszenarioak nabarmen geratu zen. Anfitrioietatik hasita, Estoniatik, sedimentuen kudeaketak han ez dauka gure testuinguruan duen garrantzia, euren goragune nagusiena 180 metrotara dagoelako. Aniztasun administratiboak ere eztabaidak eragin zituen, batez ere estatuen arteko ezberdintasunengatik. Izan ere, gurea bezalako Jabari Publiko Hidraulikoa duten antzeko figuren eta beste batzuen artean, Danimarka edo Alemania bezala, non ur masen eta haien inguruko jabego pribatuak zailtzen dituen azaldutako babes ekintzak martxan jartzea.
Topaketaren bat-etortze puntuei dagokienez, nagusiena izan zen populazioa kontzientziatzeko beharra eta ibaien oztopoak kentzeak dakartzan hobekuntzak transmititzea.